Eguzki parkeak bultzatuko ditu Ekiola sozietateak

Ekiolaren aurkezpena. PEMAN / IREKIA.
2021eko otsailaren 9a
00:00
Entzun
HERNANI. Energiaren Euskal Erakundeak eta Mondragon taldeko Krean erakundeak Ekiola sozietatea sortu dute, eta atzo Txillida Lekun (Hernani, Gipuzkoa) eman zuten horren berri. Energia berriztagarrien arloan herritarren inplikazioa eta ahalduntzea bultzatzea izango du xede sozietate eratu berriak, eta, horretarako, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerri eta eskualdeetan eguzki parke txikiak bultzatuko ditu. Energia proiektu horiek kooperatiba bidez egituratuko dira, eta 300 eta 500 kide artekoak izatea jarri dute erreferentzia gisa.

Hasierako planteamenduaren arabera, eguzki parke txiki horiek 1 megawatt eta 1,5 MW artean ekoizteko gai izango dira, eta bertan parte hartuko duten herritarrak izango dira egitasmoaren jabe, bai eta energia horren ekoizle zein kontsumitzaile ere. Horretarako, egitasmoek oro har hektarea bateko zorua beharko dute, teknikoki proiektu bideragarriak izan beharko dira, eta finantzaketari irtenbide egokia eman beharko zaio. Europako Batasuneko, Eusko Jaurlaritzako eta aldundien laguntzak jasotzeko moduan izango dira.

Arantxa Tapia Garapen Ekonomikorako sailburuaren hitzetan, «urrats garrantzitsua» da, trantsizio ekologikoari begira «handira zein txikira» jokatu behar baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.