Eduardo Junkera aukeratu dute Gipuzkoako patronaleko presidente
DONOSTIA. Adegiko presidentetza utzi zuen atzo Pello Gibelaldek, sei urteko agintaldiaren ondoren. Haren ordez, Eduardo Junkera aukeratu zuten patronaleko presidente. Adegiren «enpresa kultura berria» defendatu zuen, gakoa izango delakoan konpainien etorkizuneko arrakastarako. Junkerak gazteei eskatu die kontuan hartzeko enpresen beharrizanak beren ikasketak aukeratzeko orduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu