Bihar amaituko da kontsulta epeaEdesa Industrialen eta Geyser Gastech hartzekodunen konkurtso prozesuan. Kontsulta epea hasi zenetik isilik egon dira beharginak, baina, egoera ez atzera eta ez aurrera dagoela ikusirik, berba egitea erabaki dute. Gogor berba egin ere. Kataluniako CNA konpainia inbertitzaile berriak sartzeko bidea oztopatzen ari dela salatu zuten atzo, Arrasaten (Gipuzkoa), Edesako langile batzordeko Rikardo Perezek eta Geyserreko langile batzordeko Jesus Lasak.
Haien arabera, egon badaude Edesa eta Geyser bereganatzeko interesa daukaten inbertitzaileak. Konfort saila, eltzeena eta linea zuriarena dira interes handienapiztu duten jarduerak. Horiek martxan jarriz gero, industriajarduerak jarraipena izango lukeela azaldu dute langileek.
«Baina badirudi CNAk saihestu egin nahi duela industria proiektu berriak martxan jartzea, eta hori guztia administratzaile konkurtsalaren oniritziarekin», salatu dute. «Erraza da esplikatzea. Nahi dutena da ekiditea enpresa batek Fagorren ondasunak eros ditzan enplegua ekarriko duen jarduera bat martxan jartzeko». Langile batzordeetako ordezkarien arabera, «plan bakar bat» dauka CNAk: «Enplegurik ekarriko ez duen merkataritza proposamen batekin ateratzea hartzekodunen konkurtsotik».
Eskaera bana
Hori dela eta, bi eskari zehatz egin dituzte beharginek, bi norabidetan: batetik, Alfonso Gomezi, administratzaile konkurtsalari; eta, bestetik, Fagor kooperatibari eta Mondragon korporazioari, hau da, markaren jabeari eta haren talde kooperatiboari.
Administratzaileari eskatu diote «ez dadila izan desindustrializazio honen konplize, ez dezala onar aktibo batzuk saltzea, likidaziora joz gero lanpostuak sortzeko balioko bailukete». Fagorri eta Mondragoni, bestalde, eskatu diete «ekiditeko desindustrializazioa ekarriko duten akordioak» , baita Edesako eta Geyserreko langileen kargu egiteko ere.
«Proiektu berriak sustatzeko lan egin dezatela exijitzen diegu, eta baita, behar izanez gero, lanik gabe geratzen diren langileak haien lantegietan hartzea ere». Izan ere, bi langile batzordeek uste dute Mondragon taldeak «Edesako eta Fagorreko langileen gaineko erantzukizuna» daukatela, bai Fagorreko bazkide diren langileena, bai bazkide ez direnena ere.
«Fagor enplegu sorreraren zerbitzura egon behar da», langile batzordeen iritziz, eta «argi eta garbi» esan dute Fagorrek bere marka utzi behar diela «Euskal Herrian enplegua eta aberastasuna sortzen duten industria proiektuei».
Edesako langileek CNAri leporatu diote inbertitzaile berrien sarrera oztopatzea
CNAk ez badu asmorik industria proiekturik egiteko, langileek eskatu dute sozietatea likidatzeko, interesa daukaten inbertitzaileek eros ahal dezaten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu