Edesak dio langileen aldetik ez duela inolako proiektu proposamenik jaso
ARRASATE. Edesa Industrialek ohar bidez azaldu du, batetik, hitzarmenerako proposamen batean ari dela lanean, eta, bestetik, ez duela proiektu industrial berri baterako proposamenik jaso, ez langileen aldetik, ezta erakundeen, «kooperatiben» —Mondragon taldeari erreparatuz— eta bestelako inbertitzaileen aldetik ere. 150 langile kaleratzeko erregulazio dosierraren kontsulta epea egun gutxi barru hasiko dela iragarri du, eta, aldi berean, esan du «laguntzeko prest» daudela, «ekimen serioak badaude, babes finantzaketa nahikoarekin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu