Krisia

EBko barne produktuaren %1,5 krisiari aurre egiteko erabiltzea proposatu die Europako Batzordeak estatuei

200.000 milioi euro lirateke. 170.000 milioi euro estatuek jarri beharko lituzkete, eta gainerakoa Europako Batasunak eta Inbertsioetarako Europako Bankuak.

2008ko azaroaren 26a
17:08
Entzun
Egoera larria dela eta nola edo hala aurre egin behar zaiola iritzita, krisia gainditzen saiatzeko 200.000 milioi euro jartzea -EB Europako Batasuneko BPG Barne Produktu Gordinaren %1,5- proposatu die Europako Batzordeak EBko 27 estatuei. Dirutza horretatik 170.000 milioi euro estatu horiek ipini beharko lituzkete, eta gainerakoan EBko funtsetatik eta Inbertsioetarako Europako Bankutik aterako litzateke.

Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak agertu duenez, krisia handia da, eta ondorioz, erantzun handiak behar ditu: "Proposamena errealista da, estatu batzuek nahi zuten moduan BPGren %1etik behera bideratzea ez baita nahikoa". EBko herrialdeak krisiari aurre egiten elkarrekin eta norabide berean aritzea ezinbestekoa dela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.