EB: «Arabako Mahastiek Espainiaren baimena behar dute»

Batzordeko arduradun batek ohartarazi du Madrilen oniritzirik gabe ez dagoela sor-marka bat eratzerik

Mahats bilketa, Arabako Errioxako upategi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU.
2023ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
LOGROÑO. Beste oztopo bat agertu da Arabako Mahastiak sor-marka sortzeko bidean. Europako Batzordearen esku dago jatorri izena eratzeko eskaera txostena, baina erakunde horretako arduradun batek ohartarazi du Espainiaren oniritzirik gabe ez diola baiezkoa emango eskaerari. Joao Onofrek egin du oharra, Europako Batzordeko Nekazaritza Zuzendaritzako Sor-marka Geografikoen Bulegoko buruak. Onofrek ziurtatu du gaur-gaurkoz baimen hori ez dela iritsi Bruselara, eta Luis Planas Espainiako Nekazaritza ministroa argi eta garbi mintzatu da Arabako Mahastiak proiektuaren aurka. Hark mezulari lana egin du, Eusko Jaurlaritzak egindako eskaera ofiziala Europako Batzordera igorrita.

Logroñon (Errioxa, Espainia) egin ditu adierazpenak Onofrek, eurodiputatu sozialisten topaketa batean. Arabako Mahastiak proiektuak oposizio handia izan du Errioxan. Haren aurka oso modu mingotsean mintzatu dira ardogintza sektoreko eragileak eta alderdi politikoetako ordezkariak. Abertzaleen «proiektu politikotzat» daukate, eta ukatu egin dituzte sor-marka berriaren bultzatzaileek emandako arrazoiak, hala nola Arabako Errioxako ekoizle txikien produkzioari gaur egun ez duen balioa emango diola.

Elkarrizketa. «Bai, nik Errioxa jatorri izena utziko dut; zama bat da niretzat»

Europako Batzordearen oniritzirik gabe, nolabaiteko linboan daude Arabako Mahastiak: behin-behinean, badute Espainiako Erresumaren barruan aritzeko baimena, baina ez hortik kanpo. Eusko Jaurlaritzak urrian eman zien baimena, eta bultzatzaileak kontseilu arautzailea sortzeko prozesuan daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.