EB, ados argindar merkatua berritzearekin

Teresa Ribera, herenegun. J.W. / EFE.
2023ko urriaren 18a
00:00
Entzun
LUXENBURGO. Denbora batean hozkailuan egon bada ere, Hungariak izan ezik Europako Batasuneko herrialde guztiak ados jarri dira argindarraren merkatua erreformatzeko. Atzo eman zioten estatu kideek baiezkoa, eta Europako Parlamentuaren txanda da orain. Urtea amaitu aurretik erreforma onartua izatea nahi dute.

Alemaniaren eta Frantziaren arteko xextra batek eduki du akordioa geldituta. 19.b artikulua izan da hori blokeatu duena, CFD diferentzia bidezko kontratuak arautzen baititu horrek. Berlinen beldurra zen Parisek argindar are merkeagoa eskaintzea industriari kontratu horien bidez. Izan ere, kontratu horien bitartez, estatu batek epe jakin batean argindarraren prezio egonkor bat adostu dezake energia ekoizle batekin, eta argindarraren azken prezioaren arabera diferentzia itzuli edo ordaindu egiten da.

Europako Batasuneko Kontseiluaren Espainiako presidentetzak azken orduko proposamen bat egin zuen atzo, denek onartu zutena. Halako kontratuak instalazio berrietan edo ekoizpen ahalmena handitzen dutenetan sinatu ahalko dira, betiere Europako Batzordearen oniritziarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.