EAEko Auzitegi Nagusiak bidezkotzat jo du Eroskiko langile bat kaleratzea bezero bati 15 euro lapurtzeagatik

Galduriko objektuen biltegiko bideokamerek grabatu zuten, eta langileak argudiatu zuen bideoa editatuta zegoela. Langileak hogei urte zeramatzan lanean, eta kontratu mugagabea zuen.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusia, artxiboko irudi batean. MONIKA DEL VALLE / FOKU
EAEko Justizia Auzitegi Nagusia, artxiboko irudi batean. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2024ko apirilaren 10a
12:25
Entzun

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bidezkotzat jo du langile bat kaleratzea bezero baten diru zorrotik hamabost euro lapurtzeagatik. Eroskik kaleratu zuen, eta, epaitegiaren ustez, erabakia neurrizkoa da. Langileak galdutako objektuen bulegotik hartu zuen dirua, eta hango segurtasun kamerak grabatu egin zuen. Erabakiaren aurka helegitea jarri zuen, bideoa editatuta zegoela argudiatuta, baina Auzitegi Nagusiak ez du onartu.

Eroskik iazko urtarrilean kaleratu zuen langilea, eginikoa arau hauste «oso larritzat» jota. Langileak kontratu mugagabea zuen, eta hogei urtetik gora zeramatzan lanean bertan. Enpresak argudiatu zuen bideoan argi ikusten dela hamabost euroak hartu zituela. Diru zorroa bezero batena zen; dendan galdu zuen.

Kaleratzearen aurkako helegitea jartzean, langileak argudiatu zuen epaiketara arte ez zituela ikusi irudiak, eta bideoa editatuta zegoela. Auzitegi Nagusiaren iritziz, baina, argudio horiek ez dira nahikoak. Bideo editatuaren argudioaren harira, epaiketak dio «ulergarria» dela, bestela hura ikuskatzeko orduak beharko liratekeela, eta ikusitako zatian ikusten dela kaleratuko langileak dirua hartu zuela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.