Pentsioak

DSBEaren lege berriaren «tranpak» salatu ditu Pentsiodunen Mugimenduak

Salatu dute Eusko Jaurlaritza pentsiodunei kalte egiteko neurriak hartzen ari dela 2019tik.

Pentsiodunen Mugimenduaren mobilizazio bat, Bilbon, aurtengo martxoan. OSKAR MATXIN / FOKU
inaut matauko rada
2023ko martxoaren 27a
19:00
Entzun

Eusko Jaurlaritza DSBE diru sarrerak bermatzeko errentaren bidez gastu soziala «pentsiodunen kontura» murrizten ari dela salatu du EHPM Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak. Iazko abenduan onartu zen DSBE berriaren legea etzi sartuko da indarrean, eta gogorarazi dute 2008ko legeak hogeigarren artikuluan arautzen zuela pentsiodunek gutxieneko soldataren %100eraino osatu zezaketela pentsioa; egun EHPMk eskatzen duen 1.080 euroko gutxieneko pentsioa berdinduko luke horrek, baina Jaurlaritzak 2019an baliogabetu zuen artikulu hori; EHPMk«tranpa» gisa sailkatu du Jaurlaritzak egindakoa.

Pentsiodunek diote Eusko Jaurlaritzak badituela baliabideak zahartzaroan pertsonen «nahikotasun ekonomikoa bermatzeko», baina gehitu dute ez duela horretarako aukerarik ematen.

Bestalde, salatu dute DSBEa ez dela iristen pentsio txikiak dituzten askorengana. Haiek emandako datuen arabera, 2022ko abenduan 12.686 pentsiodunek jasotzen zuten DSBE osagarria. Baina Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 700 eurotik beherako 40.000 alargun pentsio baino gehiago daudela gogorarazi dute; eta 454 eurotik beherakoak, berriz, 62.000 pentsio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.