'Dropshipping'-en arriskuaz kezka du Kontsumobidek

2019ko apirilaren 16a
00:00
Entzun
GASTEIZ.Dropshipping deitutakoak «gazteak harrapatzen» ari delako kezkatuta azaldu da Kontsumobide. Ohartarazi duenez, modu bizkor eta erraz batean aberasteko promesak «kasu gehienetan galera ekonomikoak dakartza».

Online denda baten antolamendu bat baino ez da dropshipping-a, baina saltzen diren produktuak ez dira norberarenak. Beste orri batzuen komisio hartzaile gisa jarduteko (Ali Express eta Shopify, besteak beste) erabiltzen da, edo produktu horiek prezio garestiagoan birsaltzeko. Negozio horren onurak nabarmentzen dituzte Youtubeko eta Instagrameko hainbat erabiltzaile erreferentek, baina arrisku asko dituela gogorarazi du Kontsumobidek. Lehenik eta behin, dropshipping-aren nondik norakoen ikastaroek kostu handia dute(600-1.000 euro inguru). Bestetik, komisio hartzaileek saltzaileen antzeko betebeharrak dituzte, eta horiek kostua dute, hala nola produktu akastunen itzulketak, dirua itzultzeko obligazioa, BEZa, eta Gizarte Segurantzan izena ematea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.