Euskal Herriko Laborantza Ganberak (ELHG) urtero egin ohi duten diru biltze kanpaina aurkeztu du Baionan, Trantsizioak gure esku lelopean. Laborantza iraunkorraren aldeko Ipar Euskal Herriko egiturak agrooihangintzaren inguruan egiten duen lana nabarmendu nahi du aurten. Iaz, 197.000 euro eskuratu zituzten —EHLGren aitzinkontuaren %16—; aurten ere, beste hainbeste eskuratu nahiko lituzkete. Laguntza eman nahi duenak EHLGren webgunearen bidez egin dezake.
Orain dela hamar urte abiatu zuten agrooihangintzaren inguruko lana. Ordutik, 33 kilometro hesi landatu dituzte Ipar Euskal Herriko berrogeita hamar bat laborariren lurretan: 35.000 zuhaitz inguru. Horiek bioaniztasunean duten garrantzia azpimarratu dute EHLGko kideek.
Diru-biltze kanpainaz gain, Lurrama azoka ere izanen da aurten ere. Azaroaren 8an, 9an eta 10ean ospatuko dute, Miarritzeko (Lapurdi) Irati erakustazokan.