GASTEIZ. Ekonomiaren geldialdia hasi da antzematen zerga bilketan ere. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek 2.995 milioi euro bildu dituzte zergetan martxora arte, iaz tarte horretan baino 233 milioi gutxiago (-%7,2). Aurten bilketa %1,9 handitzea espero zuten, baina orain onartu dute bilketa asko jaitsiko dela. Gipuzkoako Aldundiak ohartarazi die udalei %20-25 gutxiago jaso ahal dutela udal funtsetik. Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak, berriz, kalkulatu du gaur lurraldeko ogasunak 1.000 milioi gutxiago bilduko dituela, baldin eta ekonomia Jaurlaritzak iragarri bezainbeste jaitsiz gero (%3,6).
Oraingoz, kontsumoaren gaineko zergetan antzematen da jaitsiera: %12,1 gutxiago jaso du BEZak; %30,4 hidrokarburoena, %31 alkoholarena, eta %59 gutxiago garagardoarena. Hobeto eutsi diote errenta zergak (-%0,1) eta sozietateenak (+%15,3). Azken horretan 2021ean ikusiko da erorketa, eta errentarenean, apiriletik aurrera.
Koronabirusa
Diputazioen zerga bilketa %7,2 jaitsi da martxora arte

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu