Dena prest BIEMH azoka egiteko BECen

2022ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
2020an bertan behera gelditu ondoren, makina-erremintaren Biemh azoka egingo dute ekainaren 13tik 17ra, Barakaldoko BECen. 26 herrialdetako 1.200 enpresak baino gehiagok jarriko dituzte ikusgai beren azken produktuak, bezeroek ikus ditzaten eta harreman komertzial berriak has daitezen. 3D inprimaketan aritzen direnak Addit3D atalean elkartuko dira BECen. Digitalizazioan espezializatutakoak, berriz, BeDigital atalean egongo dira. Edonola ere, parte hartzaile gehienak Biemh orokorrean egongo dira, espaziorik handienean.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.