1. Bazkideak. Taldeak 38.420 langile ditu, eta horietatik 12.620 dira kooperatibistak. Gutxika bada ere, bazkideen eredu hori Euskal Herritik kanpo ere hedatzen ari da: iaz 3.695 langilek onartu zuten bazkide izatea.
2. Saltokiak. 2.100 saltoki ditu Eroskik: 95 hipermerkatu, 1.467 supermerkatu, 161 bidaia agentzia, 64 gasolindegi, 39 Forum Sport, 265 If lurrindenda, 21 plataforma logistiko eta 19 cash&carry. Abac dendak itxi berri ditu.
3. Ekarpenak. Finantza ekarpenak erosi zituztenek 30 milioi euroren interesak jaso zituzten urtarrilaren 31n. Aurten %3,119 interesa pagatuko die 2007ko ekarpenen jabeei, eta %3,619koa aurrekoei.
4. Zuzendariak. Eroskiren goi buruzagitzako hamar kideek 1,7 milioi euro patrikaratu zituzten (-%1,21).
Datuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu