Ekonomia

Damaso Casado izendatu dute berriro UGT-Euskadiko idazkari nagusi

2009ko maiatzaren 22a
20:26
Entzun
Damaso Casado izango da aurrerantzean ere UGT-Euskadiko idazkari nagusia. Berea zen kargura aurkezturiko hautagaitza bakarra, eta delegatuen %63aren babesa lortu du. 270 lagunek eman dute botoa, eta horietatik 172k Damaso Casadoren alde egin dute. Beste 94k boto zuria eman dute, eta 4 nulo izan dira. Gauzak horrela, hirugarren aldiz izango da Casado sindikatuko idazkari nagusia.

UGT-Euskadiko kideak hamargarren biltzarra egin duteGasteizen. Atzo, sindikatuko 300 ordezkarik Damaso Casadok zuzentzen duen batzorde eragilearen azken lau urteetako kudeaketa onartu zuten; zehazki, %77ren aldeko bozka jaso zuen. Horrela, 200 ordezkarik aldeko bozka eman zuten, 51k aurkakoa eta 10ek boto zuria eman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.