Cybasque sortu dute, zibersegurtasunari buruzko teknologia zabaltzeko
BILBO. Zibersegurtasunaren alorreko 42 enpresak Cybasque elkartea sortu dute. Horien artean daude Accenture, Ikerlan, ITS, Panda, PwC, S21sec, Sarenet, Tecnalia, Versia, Zucchetti eta Cicomtech. Accentureko Xabier Mitxelena izango da presidentea. Elkartearen helburua izango da zibersegurtasunari buruzko teknologia eta ezagutza zabaltzea euskal enpresen artean. Alor horretan 5.200 lanpostu sortzea aurreikusten dute. Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso du egitasmoak, eta iaz sortutako Euskadiko Zibersegurtasun Zentroarekin arituko da elkarlanean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu