Corrugadoseko langileek Madrilen jasoko dute dosierra

Azpeitiko enpresaren egoeraren berri emango dute gaur goizean langile batzordekoek Eusko Legebiltzarrean

Urola kostako hitza
2013ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Gallardo taldeko zuzendaritzak Azpeitiko Corrugados eta Lasaoko Corrugadoseko enpresa batzordeetako ordezkariak Madrilera deitu ditu gaur arratsaldean. Langileak kaleratzeko dosierra aurkezteko deitu dituzte Madrilera, sindikatuetako ordezkariek azaldu dutenez,

«Badirudi enplegua erregulatzeko dosierra taldeko lau enpresari batera sartu behar digutela», azaldu du langile batzordeko kide Esteban Kanposek. «Azpeitiko kasuan langile guztioi eragingo digun kaleratze txostena da. Beste enpresei zer aurkeztuko dieten ez dakigu». Goizean, berriz, Eusko Legebiltzarrean Azpeitiko enpresaren kasuaren berri emango dute langileen ordezkari sindikalek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.