Confebaskek atea itxi dio Konfekoop Lanbiden egoteari

2023ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Confebaskek argi eta garbi adierazi du: Konfekoopek ez du Lanbideko administrazio kontseiluan egon behar. Patronalak baztertu egin du kooperatibek ordezkaritza izatea enplegu politika aktiboak eztabaidatzen diren mahaian, eta horren aipamena egiten duen artikulua Enplegu Legetik kentzeko eskatu du. Izan ere, haren ustez «lokaztu» egiten du dena, eta ez dator bat nazioarteko legediarekin.

Confebaskek iritzi dio kooperatiben parte hartzeak «lausotu» egiten duela administrazio kontseiluaren antolaketa eredua, eta ez duela errespetatzen ordezkaritzen «oreka». Izan ere, patronalak gogorarazi du OIT Lanaren Nazioarteko Erakundearen arabera sindikatuen eta enpresarien elkarte nagusiei dagokieela soilik, eta kooperatibak azken talde horretan egon beharko luketela.

Konfekoopeko presidenteak, Rosa Lavinek, ordea, azpimarratu du badirela ordezkaritza izatea bermatzen dieten oinarri juridikoak, eta iritzi dio haien parte hartzeak ez dituela zalantzan jartzen ez mahaiaren oreka, ez antolaketa eredua. Haren hitzetan, gainera, Eusko Jaurlaritzaren eskumena da Lanbideren administrazio kontseilua nola antolatu erabakitzea. Horregatik, Eusko Legebiltzarreko talde politikoei eskatu die parte hartze hori bermatzeko «pauso erabakigarria» emateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.