Maiatzaren Lehena

CNT sindikatuak «klase antolaketa» aldarrikatu du

2023ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
CNT sindikatuak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta Barakaldon egin zituen mobilizazioak: Bilbon eta Donostian bere kabuz egin zuen manifestazioa; aldiz, gainerako lekuetan, kolektibo sozialekin eta beste sindikatuekin batera. Eta zera nabarmendu zuen protesta horietan: bizitzaren garestitzeak eragindako krisi ekonomikoaren aurrean langileak «modu autonomoan» bildu izana, «klase interes propioak defendatuz» eta «patronalaren eta hitzarmen sozialeko sindikalismoaren aurrean kontrabotere lanak eginez».

Hain zuzen ere, «alderdietatik at» antolatu eta eredu «anarko-sindikalean» sakontzeko beharra aldarrikatu zuen CNTk manifestazioaren ondorengo agerraldian: «Antolakuntza behar dugu: klase antolaketa; sindikatu antolaketa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.