DONOSTIA. Euskal Herrian jasotako eta ontziratutako esne bakarra zela esanez publizitate kanpaina hasi zuen 2016an Kaikuk, Euskal Herria Esnearekin izandako eztabaida baten ondoren —Karrantzako baserritarrena izan arren, Euskal Herria esnea Sorian (Espainia) ontziratzen dute—. Oraindik ere, lelo hori agertzen da Kaikuren ontzietan. Leloa erabateko egia ez izan arren erabiltzea zilegi dela erabaki berri du Espainiako lehiaren gainbegiratzaileak, CNMCk.
Karrantzako Vista Alegre baserriak jarri zuen auzitan kanpainaren legezkotasuna, berak ere esnea Euskal Herrian ekoitzi eta ontziratzen zuela argudiatuta. Uztailaren 11ko data duen ebazpenean, bi merkatu mota bereizi zituen CNMCk: batetik, esne «organikoarena» legoke, eta, bestetik, «kontsumoko» esnearena, hau da, industrialagoa. Ebazpenak dio merkatu bakoitzaren erosleek produktu desberdinak bilatzen dituztela, eta oso gutxi direla Kaikuren baieztapenak nahastu ahal zituen erosleak. Hori dela eta, CNMCk ziurtatu du leloak ez diola kalterik egin interes publikoari, eta Kaikuri ezin zaiola leporatu lehia librea mugatzea eta faltsutzea.
CNMCk ez du Kaiku zigortu publizitate kanpainarengatik
Euskal Herrian ontziratutako esne bakarra berea ez delako jarri zion salaketa Karrantzako baserritar batek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu