Cie Automotivek eskudirutan ordaindu ditu 77,1 milioi, Somaschini erosteko

2020ko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
BILBO. Cie Automotivek amaitu du Somaschini Italiako enpresaren erosketa. Multinazional bizkaitarrak 77,1 milioi euro ordaindu ditu haren truke, baina ez du mailegurik eskatu behar izan: eskudirutan pagatu duela zehaztu du. Lombardian du egoitza Somaschinik, Trescore Balneario herrian, eta engranajeak egiten ditu. Italian bi lantegi ditu, eta beste bat Indianan (AEB). Enpresak erosten aritu da azken urteetan Cie Automotive, eta jada 110 fabrikatik gora ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.