Enpresen irabaziak

CIE Automotivek 300 milioi eurotik gorako irabaziak izan ditu iaz, %12,2 gehiago

Enpresak 400 milioi eurotik gorako etekin operatiboa izan du, eta iazko fakturazioak %24,1 egin du gora.

CIE Automotiven parte zen GSB enpresaren instalazio bat, Azkoitian. ANDONI CANELLADA / FOKU
maddi iztueta olano
2023ko otsailaren 27a
11:14
Entzun

Krisiak krisi, iazkoa urtea oparoa izan da CIE Automotiventzat. Enpresak 300,1 milioi euroren irabaziak izan zituen 2022an, aurreko urtean baino %12,2 gehiago. Fakturatutako kopuruak ere gora egin du ekitaldi honetan, hots, 3.838,6 milioi euro erregistratu zituzten iaz, 2021ean baino %24,1 gehiago.

Prentsa ohar baten bidez, goraipatu egin dituzte «egoera makroekonomiko kaskarraren aurrean lortutako salmenta kopuru errekorrak». Are, adierazi dute «geldiezina» izaten ari dela konpainiaren hazkundea. Horren adierazlea da enpresak lortutako 400 milioitik gorako etekin operatiboa. EBITDA erakusleak, berriz, 630 milioi euroak gainditu ditu.

Hain justu, CIE Automotiveko kontseilari ordezkari Jesus Maria Herrerak azpimarratu du etekin operatiboak sortzeko «gaitasuna» dela haien «hazkunde organikoaren indargunea». Hazkunde hori 2022ko merkatuko batez bestekoa baino hamar puntu handiagoa da.

Azkenik, berretsi dute bete egingo dituztela 2025era bitartean finkatutako konpromiso guztiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.