Chechu Rodriguez, Nafarroako CCOOko idazkari

2017ko apirilaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Idazkari nagusi berria du atzodanik Nafarroako Langile Komisioak (CCOO): Chechu Rodriguez. Azken lau urteotako idazkariak, Raul Villarrek, Iruñeko Planetarioko bilera aretoan bildutako batzarkideen babesa jaso du, %81ek haren azken txostena onartu baitute. Rodriguez kritiko azaldu da Nafarroako Gobernuarekin. Ohartarazi dio ez duela onartuko «inposaketarik» langile publikoen baldintzen inguruan, eta esan du laukoa ez datorrela bat gizarte elkarrizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.