Celsari buruzko azken hitza berea dela dio Madrilek
MADRIL. Celsaren jabetzari buruzko partida ez da amaitu. Bazirudien haren kontrola galdu zuela haren orain arteko jabeak, Kataluniako Rubiralta familiak, Bartzelonako merkataritza arloko epaitegi batek ontzat hartu zuelako haren hartzekodun diren inbertsio funtsen eskaera: beren zorraren zati handi bat enpresaren akzio bihurtzea, eta hortaz, kontrola haien esku uztea. Baina Espainiako Industria Ministerioaren iturriek Efe agentziari ohartarazi diote Celsa konpainia estrategikoa dela, eta, ondorioz, Ministroen Kontseiluak duela haren jabetzari buruzko azken hitza. Zehazki, legeak eskumena ematen dio enpresa estrategikoen akzioen %10 baino gehiagoren erosketa onartzeko eta atzera botatzeko. Celsak 650 langile eta hiru altzairutegi ditu Euskal Herrian: Trapagaranen (Bizkaia), Gasteizen eta Bokalen (Lapurdi).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu