GASTEIZ. Celsa altzairutegiaren kontrola hartu duten inbertsio funtsak kate motzean lotuko dituen bazkide industrial bat nahi du Arantxa Tapia Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburuak. Espainiako Gobernuak oraindik ez du baimendu operazioa, baina inbertsio funtsek beren interesen aldeko ebazpen judizial bat jaso dute.
«Funtsak joan egingo dira, beti joaten baitira, eta une horretan enpresaren bideragarritasuna bermatuko duen bazkide bat nahi dugu», esan du, eta ez du baztertu Rubiralta familia izatea bazkide hori, orain arte Celsako akziodun nagusia zena, edo «inguruko» beste talderen bat. Celsa 7.000 langileko multinazional bat da, eta 650ek Euskal Herriko hiru altzairutegitan dihardute: Nervaceron (Trapagaran, Bizkaia); Celsa Atlanticen (Gasteiz), eta Celsa Francen (Bokale, Lapurdi).
Celsarentzako bazkide industrial bat nahi du Tapiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu