CCOOren eta UGTren aldeko botoa eskatu du Confebaskeko presidenteak

«Elkarrizketa soziala ahalbidetzen duten sindikatuak» sostengatzera deitu ditu langileak

xabier martin
2014ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak ELA eta LAB sindikatuei egotzi die Tubacexek lantegi berria Kantabrian jartzearen errua; lan harreman gatazkatsuak eragiten dituztela dio. «Ez badago giro ona gizartean, enpresariak Euskaditik joan egingo dira», ohartarazi du Radio Euskadin. Horregatik, datozen hauteskunde sindikaletan langileek euren botoa ELA eta LABi ez, baizik ete beste sindikatuei ematea nahi du Lujuak, «elkarrizketa ahalbidetzen duten sindikatuei, enpresetan egonkortasuna lor dadin».

ELAk atzo bertan erantzun zien Lujuaren hitz «miserableei». «Esan daiteke Lujua elkarrizketara asmo batekin joan dela: CCOOk eta UGTk Espainian egiten duten sindikalismoa defendatzera eta ELA eta LABi erasotzera».

Iberdrolako buru Ignacio Sanchez Galanek botatakoari buruz iritzi kontrajarria dute ELAk eta Lujuak. Lujuak «kritikaren presioa apur bat jaisteko» aholkatu dio Sanchez Galani, bere iritzizEspainiaren irudiari kalte egiten diolako. Kritikaren makiarekin, ordea, ados dagoela ziurtatu du, argindar erreforma eskasa delako. Lujuak «Espainia marka eta espainiar elkarrizketa soziala besterik ez du buruan», erantzun du sindikatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.