Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako CCOOk eta UGTk Espainiako Elkarrizketa Sozialeko Mahaiko negoziazioei begira ospatuko dute Maiatzaren Lehena, eta elkarrekin egingo dute hori, hiru hiriburuetan manifestazioak antolatuta. Esan dute Espainiako Gobernua «langile klasearekin zorretan» dagoela, eta gogorarazi PSOEk eta Unidas Podemos-IUk konpromisoa hartu zutela PPren gobernuak egindako lan erreforma eta pentsioena indargabetzeko. Lan erreformari buruz, salatu dute gobernuak patronalari «beto ahalmena» aitortu diola, eta enpresaburuen eta sindikatuen arteko aurretiazko akordio baten beharra planteatu, eta, pentsioei buruz, azpimarratu dute ez dutela «jaitsierarik» onartuko.
Aldi baterako erregulazioetan egindako akordioak txalotu dituzte, baina ezinbestekotzat jo dute pandemiaren aurretik zintzilik geratu ziren gaiei ere heltzea: adibidez, legealdia amaitu aurretik gutxieneko soldata 1.200 euro izatea.
CCOOk eta UGTk diote Madril «zorretan» dagoela langileekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu