CAFek hogei tren ere egingo ditu Oslorako

Litekeena da aurrerago beste 90 tren egiteko eskaria jasotzea. Tarte laburrean Norvegiako hiriburuan lortu duen hirugarren kontratua da.

CAFek Osloko metrorako egingo dituen trenetako baten irudia. CAF
CAFek Osloko metrorako egingo dituen trenetako baten irudia. CAF
Paulo Ostolaza.
2024ko maiatzaren 8a
16:15
Entzun

Beste kontratu bat lortu du CAFek Oslon, azken urteetako hirugarrena. Beasaingo (Gipuzkoa) enpresak akordio bat sinatu du Norvegiako hiriburuko metrorako hogei tren egiteko. Deigarriena ez da hori: kontratuan zehazten denez, posible da Sporveien garraio enpresa publikoak beste 90 unitate eskatzea aurrerago. Beraz, printzipioz, 150 milioi euro jasoko ditu CAFek, baina baliteke nabarmen gehiago izatea etorkizunean.

Esan bezala, ez da CAF taldeak Osloko erakunde publikoekin egin duen lehen tratua. 2022. urtean bi kontratu eskuratu zituen han: 183 autobus elektriko eta 87 tranbia eginak ditu jada hiri horretarako.

Metroari dagokionez, Oslokoaren sarea 85 kilometro luze da, eta sei lineatan banatuta dago. Beasaingo enpresak ohar bidez azaldu duenez, hirian zehar mugitzeko gehien erabiltzen diren garraiobideetako bat da. Hara bidaliko dituen trenak M4000 modelokoak dira, bakoitza hiru bagoikoa, eta muturreko eguraldia dagoenean ere funtzionatzeko diseinatuta egongo dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.