Enpresak

CAFek hamar tren gehiago egingo ditu Bartzelonako metrorako

75 milioi euroko eragiketa izango da Beasaingo konpainiarentzat. Bartzelonako metropoli sarerako jada 100 unitatetik gora hornitu ditu.

jarraia149629.jpg
Irune Lasa.
2018ko martxoaren 13a
11:09
Entzun

Kataluniako hiriburuko metrorako hamar tren egingo ditu CAFek, eta datorren urteko bigarren seihilekotik aurrera hasiko da haiek entregatzen. Hamar trenetatik lau 6000 seriekoak izango dira, eta beste sei, 5000 seriekoak. Eragiketa 75 milioi eurokoa izango da CAFentzat.

Hamar unitateak Bartzelonako metroko 1, 3 eta 5 lineatan erabiliko dira, gero eta erabiltzaile gehiago dituen garraioan zerbitzu hobeagoa eskaintzeko. Tren horiekin lanegunetan bidaiari gehieneko orduetan edukiera %20 handitu nahi du Transports Metropolitans de Barcelonak (TMB).

Munduko hainbat hiritako garraio sareetan dabiltza Beasaingo konpainiak egindako trenak, hala nola Washingtonen, Mexiko DFn, Erroman, Bruselan, Aljerren, Sao Paulon, Santiagon, Medellinen, Istanbulen, Bukaresten eta Helsinkin.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.