Enpresak

CAFek hamar tren egingo ditu Napoliko metrorako

Beste hamar egiteko aukera aipatzen du kontratuak.

Triesteko aldirietarako CAFek egindako tren bat. CAF
Iker Aranburu.
2016ko ekainaren 20a
14:37
Entzun

Urtea hasi denetik Erresuma Batuan hainbat kontratu lortu ondoren, orain Italia hegoaldean eskuratu du lana CAFek. Napoli hiriko garraio publikoa kudeatzen duen enpresak jakinarazi dio behin-behinean hari adjudikatu diola hiriko metroko 1. linearako 6 kotxeko 10 unitateren hornikuntza. Sei urterako kontratu bat da, eta aldi horretan beste hamar tren osagarri eskatu ahal izateko aukera du Azienda Napoletana Mobilita enpresa publikoak.

"Azken belaunaldiko trenak dira, eta era horretako ibilgailuetako teknologia aurreratuena izango dute", azaldu du Beasaingo enpresak. Napoli eta haren inguruko hiriek eta herriek hiru milioi biztanleko metropolia osatzen dute, Italia hegoaldeko handiena.

Napolikoa ez da CAFek azken urteotan Italian lortu duen kontratu bakarra. Erromako Metrorako, adibidez, 71 unitate hornitu ditu 2002. urtean hasierako kontratua sinatu zutenetik. Unitate horiek guztiak bidaiarien zerbitzuan daude jada.

Gainera, hamabi tren elektriko hornituko ditu Triesteko iparraldeko eskualderako, Bari eskualderako bost unitate, zortzi diesel-tren Sardiniako lineetarako eta Milango Metroarekin sinatutako kontratua Lombardiako hiriburuko eremuak zeharkatzen dituzten unitateetarako 250 bogie hornitzeko.

Gainera, mantentze lanetan ere oso aktiboa da CAF. Gaur egun, Italiako operadore nagusiarentzat, Trenitaliarentzat, tren makinen birgaitze lana ari da egiten.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.