CAFek Erresuma Batuko trenbide sarea modernizatzen parte hartuko du

Seinaleztapen digitalaz arduratuko da, beste enpresa handi batzuekin batera.

TRENAK
Bi tren, Londresko Victoria Station geltokira iristen. ANDY RAIN / EFE
jokin sagarzazu
2024ko apirilaren 11
11:15
Entzun

CAFek Erresuma Batuko trenbide sarearen azpiegiturak modernizatzen parte hartuko du. Zehazki, seinaleztapen digitalaz arduratuko da, beste enpresa batzuekin batera. Lan horiek 3.000 milioi liberako (3.500 milioi euroko) aurrekontua dute. Ez dute jakinarazi kopuru horretatik CAFi zenbat dagokion.

Datozen hamar urteetan egingo dituzte lanak. Denbora horretan, Erresuma Batuko Gobernuak erabateko aldaketa egin nahi du herrialdeko trenbide sarean.

Network Rail Erresuma Batuko trenen azpiegituraren administratzaileak aste honetan jakinarazi du zein enpresak irabazi duten kontratu handi horri dagozkion lanen lizitazioa. Beasaingo (Gipuzkoa) multinazionala CAF Signalling filialaren bitartez arituko da, Kanadako AtkinsRealisekin partzuergoan, eta sektoreko besterik enpresa handienetako batzuekin batera: Alstom, Siemens, Hitachi eta Thales-VolkerRail.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.