CAFek 400 milioi euroko kontratua lortu du Madrilen

Berrogei tren egingo ditu Espainiako hiriburuko metrorako.

Madrilgo metrorako CAFek egingo dituen trenak. CAF
Madrilgo metrorako CAFek egingo dituen trenak. CAF
Iker Aranburu.
2024ko ekainaren 17a
11:25
Entzun

Urteko kontratu mamitsuenetako bat lortu du CAFek, Madrilen. Espainiako hiriburuko metrorako berrogei tren egingo ditu, 400 milioi euro ingururen truke. 

Konpainiak azaldu duenez, monotentsioko zabalerako galiborako trenak izango dira, eta 6 eta 8 lineetan zerbitzua emango dute. Energia aldetik begiratuta, tren oso eraginkorrak direla dio CAFek, eta zaharrek baino bidaiari gehiago garraia ditzakete.

Gainera, etorkizunera begira, hornitu beharreko unitateen kopurua handitzeko aukera ere jaso da kontratuan.

Europako Inbertsio Bankuak (EIB) emandako maileguekin finantzatuko da operazioa.

Aspaldiko bezeroa da Madrilgo metroa Beasaingo tren ekoizlearentzat. Are gehiago, gaur egun Espainiako hiriburuko lurrazpian dabiltzan tren gehienak, seiehundik gora, CAFek hornitutakoak dira. Egia da, ordea, denbora asko pasatu dela azken-aurreko kontratutik, 2010. eta 2011. urteetakoak baitira entregatutako azkenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.