CAFek 150 milioi eurotako kontratu bat egin du Filipinetan

Zortzi tren egingo ditu. Nabarmendu du Asia Pazifikoa «eskualde estrategikoa» dela enpresaren etorkizunarentzat.

CAF
Beasaingo konpainiak egingo duen trenetako bat
jokin sagarzazu
2023ko abenduaren 1a
11:45
Entzun

CAFek aldiriko zazpi tren egingo ditu Filipinetako Gobernuko Garraio Sailarentzat. Tren bakoitzak zortzi unitate izango ditu, eta 150 milioi euro kostatuko dira.

Beasaingo (Gipuzkoa) tren ekoizlea Mitsubishi Corporationen azpikontrata gisa arituko da. Proiektua Japoniako Nazioarteko Lankidetza Agentziak finantzatuko du. Linea berri baterako izango dira trenak. Filipinetako nazioarteko hegaldiak hartzen dituen aireportu nagusia (Clark) eta Luzon irlaren hegoaldean dagoen Lagunako probintzia lotuko ditu.

CAFek azaldu duenez, kontratu horren bidez, Asia Pazifikoan duen presentzia indartu nahi du. «Potentzial handiko eskualdea da, eta estrategikoa enpresaren etorkizunerako». Nabarmendu du datozen urteetan inguruko herrialdeetako ekonomiak «Europakoen gainetik» handituko direla eta, Filipinetarako, azpiegitura egitasmo handiak dituztela aurreikusiak. Horrekin batera, «lankidetza estrategiko estua» finkatu nahi du Mitsubishi Corporationekin. Harekin hainbat proiektu garatu ditu, Manilan, Istanbulen eta Canberran.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.