AEBen morrontzara kondenatua da kontinente zaharra. Italiako Maroni ministro ahoberoak lira berpiztuz euroa kolokan jarri nahi izan zuen arren, Almunia komisarioak eta Komisioak berak txanpon bakarra atzeraezineko pausotzat jo zuten. Horratx. Atlantikoaz beste aldean, AEBetako ekonomiak 78.000 lanpostu baino ez zituen sortu maiatzean, nahiz analistek 180 mila baino gehiago izatea espero. Datu negatibo hori lagun (azken 22 hilabeteotako kaskarrena), Wall Streetek martxa goibelez ekin zion egunari eta gure indizeak kutsatu egin zituen. Esan gabe doa ekonomia nork gidatzen duen, ahul dabilenean ere. Orduak aurrera egin eta galerak handitu egin ziren. Blue chip guztiek gorri amaitu zuten eguna. Abertis eta Sogecablek %1na pasa irabazi zuten, Iberia eta Prisak %0,8na pasa. Hortik aurrera, gorria ia guztiz nagusi. Inor harritu al da? Euromena da hau.
-Moviles (-%1,22) ipotxak 908 milioiko inbertsioa burutuko du Mexikon, 2008a bitartean. Egun merkatuaren %15 du berea, 6 milioi bezerorekin eta 2008rako Mexikoko merkatuaren %20 bereganatzeko asmoa du.
-Iberdrolak (-%0,8) 55 milioiko kontratua lortu du Mexikon, Iberinco filialaren bidez. Argindar garraiorako azpiegiturak eraiki eta hornituko dizkio, herrialde hartako argindar enpresa publikoari.
BURTSA. Euromena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu