BURTSA. Beltzaren sasoia

Iker Aranburu.
2008ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Udazkenak kolorez aldatu du. Urrian gorria egon zen modan, baina orain, zuhaitzetako hostoak ere krisiaren kolorera egokitzen ari zirela, beltzaren garaia dator. Burtsetan behintzat. Ibex 35 indizeak bere balioaren %17 utzi zuen joan den hilean -historiako okerrena-, baina azken astean dagoeneko %23 berreskuratu du. Atzo ere sasoiko azaldu zen (+%5,36), eta 8.000 puntuko mugari begiratu beharrean, 10.000 puntuak ditu begibistan. Beste horrenbeste Europako beste burtsetan, Eurostoxxen (+%5,41) bereziki.Datu berririk ezean, guztiak AEBetako hautes-eskoletako irudietara begira; eta han ere, kolore zurbilekoei protagonismoa kentzen zieten kolore ilunagokoek. Modak egun bakarra beharrean sasoi luzeagoan irautea da orain kontua, baina zaila izango da atzeraldiak, han eta hemen, bere gustuak inposatzeko joera baitu.



Gamesa. Gorrien artean gorriena izan ondoren -bi astean balioaren erdia galdu berri du-, beltzen artean beltzena izan zen atzo (+%15,76). Morgan Stanleyren ufadak bultzatu du Arabako haize erroten egilea: akzioen prezio objektiboa 19 eurokoa izan zela dio eta herenegungo 13,20 eurotik 15,28ra igo da.



Petrolioa. Urre beltzak urre kolore handiagoa hartu du. Saudi Arabiak ekoizpena %5 gutxituko duela iragarri eta berehala petrolioak gora egin zuen nabarmen, eta %9tik gora garestitu zen: 66 dolarreraino Brent upela (+5,50 dolar) eta 70 dolarrera West Texas.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.