Ikerlari gisa ur kutsaduraren munduan aritutakoa da Garbiñe Manterola, baina haren ekarpena harago doa Finantza Jasangarrien Plataforman, BRTAko ordezkaria den heinean.
BRTA Basque Research and Technology Alliance entitate publiko-pribatu bat da, aliantza bat non batzen diren hamazazpi zentro teknologiko eta ikerketa kooperatiboko zentro, eta bost erakunde publiko: besteak beste, Jaurlaritza eta SPRI. «2020an eratu zen, zentroen euren arteko elkarlana hobetzeko, ezagutza sortzeko unean eta ezagutza transferitzeko unean».
Eta BRTAk erabaki zuen bere burua aurkeztea Europako Batasunean sortzekoa zen plataformara, «pixka bat jabetu gabe gero plataformak hartuko zuen garrantziaz», dio Manterolak: «Baina ikusi genuen ikerlarion hitza eta zientzia eta teknologiaren hitza eraman genezakeela hara. Are gehiago plataformak sektore guztietan lan egin zuela aintzat hartuta, gure aliantzako zentroetan hainbat sektoretan egiten delako lana». Eta plataformarako aukeratu zuen Bruselak.
«Denborak esan digu plataforman egin dezakegun ekarpena esanguratsua dela, eta esanguratsua dela halaber han egoteagatik BRTAk Euskal Herrira egin dezakeen ekarpena ere, taxonomiak eragina izango duelako finantza entitateetan, erakunde publikoetan eta enpresetan».
BRTA aliantza, ezagutzaren erdigunean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu