Bridgestonen «iruzur sindikala» salatu du ELAk
BASAURI. Bridgestonek Usansolon eta Basaurin dituen plantetan 216 langile kaleratzeko dosierra aurkeztu du, 1.100 milioi euroko irabaziak izan arren. Herenegun batzar orokorra egin zuten langileek eman beharreko pausoak erabakitzeko, eta CCOOk eta UGTk hautestontziak zabaltzea ukatu zutela salatu du ELAk. Giza baliabideek gordea dute hautestontzia, zabaldu gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu