PETROLIOA

Brent upela 60 dolarrera irits daitekeela aurreikusten du LPEEk

Erredakzioa
DONOSTIA
2004ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Hilabete amaierarako petrolioa oraindik ere gehiago garestituko dela aurreikusten du Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeko presidenteak, Purnomo Yusgiantorok, «eskaria indartu egingo delako». Adituek ere, ipar hemisferioan negua datorrela eta, eskaria handitu egingo dela uste dute. Brent upela, Europan erreferentzia gisa erabiltzen dena, 60 dolarrera irits daitekeela diote, kontuan hartuta, gainera, nazioarteko testuinguru zaila Irakeko gatazkarekin, Nigeriako grebekin eta Jukosen kiebraren mehatxuarekin.

Atzo, petrolioaren prezioak goranzko joerarekin jarraitu zuen eta New Yorken berriz ere goia jo zuen Texas upelak, 54,60 dolarretaraino. Ez zuen ezertarako balio izan AEBetako petrolio erreserbak handitu egin direla jakiteak, merkatuek 2003. urtekoak baino txikiagoak direla hartu baitzuten aintzat. Gainera, berogailuetarako gasolioerreserbak aurreikusi baino txikiagoak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.