Botilako sagardoa %25 garestituko da 2023an

2022ko abenduaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Euskal Sagardoa jatorri izeneko ekoizleek batez beste %25 inguru igoko dute botilaren prezioa datorren 2023an, «batez ere beiraren, kartoiaren, energiaren eta gasolioaren prezioen igoeragatik».

Euskal Sagardoa jatorri izenak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 49 sagardotegi biltzen ditu, eta sagardoa ekoizteko bertako 250 sagargileren sagarrak erabiltzen dituzte. Aurten, 3,5 milioi litro merkaturatu dituzte.

Oso bestelakoak dira hurrengo urteari begirako aurreikuspenak. Unai Agirre Euskal Sagardoa jatorri izenaren koordinatzaileak azaldu duenez, aurtengo sagar bilketa «oso txarra» izan da, udako beroaldiengatik. Agirrek aurreratu duenez, Euskal Sagardoa jatorri izeneko kideen ekoizpena «aurtengoaren heren bat inguru» izango da, eta produkzio eskasagoak prezioan ere eragingo du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.