Ekainaren 8ko bozketarekin, estrategia bateratua lantzeko denbora irabazi dute sindikatuek, baina egun hori iritsi bitartean, baliteke lehen arrakalak sortzea haien arteko batasunean. Horrela, CFDTk, CFTCk eta CGCk dagoeneko iragarri dute onartu egingo dutela Elisabeth Borne lehen ministroak ondoko egunotan biltzeko egingo dien gonbidapena. CGTk, ordea, ez du oraindik erabaki bat hartu, baina gogo handirik ez du erakutsi haien buruzagi berriak, Sophie Binnetek.
Bilera horien bitartez, agendaren gaineko kontrola eta herritarren babesa berreskuratu nahi ditu Borneren gobernuak. Besteak beste, honako gai hauei buruz mintzatu nahi du: enplegu zerbitzuen erreforma, lan baldintzen hobekuntza, adineko langileen enplegua, eta lanbide heziketa.
Bornerekin biltzera, batzuek bai, besteek ez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu