Bombardierreko langileek lanuzteak hasi dituzte
TRAPAGARAN. Lan itunaren aldeko protestak hasi dituzte Trapagarango Bombardier enpresako langileek. Atzo, bi orduko lanuztea egin zuten,eta beste horrenbeste egingo dute hilaren 26an, 28an eta azaroaren 3an. Mobilizazioen harira, zuzendaritzak langileei jakinarazi die soldatak %0,8 igotzeko prest dagoela eta emaitzen arabera igoera handiagoa izan daitekeela, %1,8ra artekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu