LAN GATAZKAK

Bizkaiko ostalaritzako langileak greba egitera deituak daude berriro

Bizkaiko Ostalaritza Elkartearen «immobilismoari» aurre egiteko, ELA, LAB, CCOO eta UGTk grebara deitu dituzte ostalaritzako langileak.

Bizkaiko ostalaritzak grebak izan ziren ekainean. OSKAR MATXINE ENDESA / FOKU
Asier Gonzalez de San Pedro
2023ko irailaren 18a
12:43
Entzun

Ekaineko greba egunek izan zuten arrakasta eta Bizkaiko Ostalaritza Elkartearen jarrera ikusita, ostalaritzako langileak grebara deitu dituzte ELA, LAB, CCOO eta UGTk. Greba deialdi berriak urriaren 4rako, 11rako eta 12rako dira. Irailaren 26an elkarretaratzera deitu dute, Bizkaiko Ostalaritza Elkartearen egoitza aurrean,11:00etan.

Sindikatuek ateratako oharrean, salatu dute negoziazio mahaia blokeatuta dagoela oraindik, eta Bizkaiko Ostalaritza Elkartearen «immobilismoa» kritikatu dute. Elkartearen jarrera «erabat arduragabea» dela gaineratu dute, patronala eta sindikatuak otsailetik baitaramate bildu gabe.

Bizkaiko ostalaritzako langileek ez dute soldata igoerarik izan 2020tik; ordutik, KPIa %12,9 igo da. Aldi baterako erregulazioak haien «egunerokoa» bihurtu direla gaineratu dute. Horrek, ezegonkortasuna ekarri du sektorera, eta enpresek egoera aprobetxatu dute «malgutasuna areagotzeko».

Hitzarmen horrek kolektibitateen sektoreari ere eragiten dio. Baina sindikatuen hitzarmen propioa nahi dute, «eta patronalak ez du negoziatu nahi». Sektore horretan, gehienak kontratu prekarioak eta lanaldi partziala duten emakumeak dira. Gipuzkoako hitzarmenarekin alderatuz, 42 ordu gehiagoko lanaldia dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.