Bizkaiko metalgintzaren bosgarren greba egunean, «erantzun masiboa»
BILBO. Lanuzteak %80-85eko erantzuna izan duela esan zuten sindikatuek atzo. Bilbon bi martxa egon ziren lan hitzarmen «duin bat» aldarrikatzeko, eta Jaurlaritzaren egoitza aurrean elkartuko ziren. Mikel Etxebarria ELAko ordezkariak nabarmendu zuen lurraldeko poligonoak hutsik zeudela bosgarren egunez, eta produkzioa gelditu egin zela. Sindikatu guztiek salatu zuten Ertzaintzak tentsio handia eragin zuela, manifestazioa eten zuelako une batez, Bilbon, eta pertsona bat atxilotu zuelako. Hura berehala askatzeko exijitu dute sindikatuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu