Baina, euskal kostaldean izango da haize erroten parke handirik? Luze gabe behintzat ez, Jose Ignacio Hormaetxek dioenez: «Bost edo hamar urte beharko ditugu maila komertzialean zerbait ikusteko gure uretan. Luze gabe soilik instalazio esperimentalak izango dira. Izan ere, neurtu behar da haize nahikoa daukagun gure uretan parkeak errentagarriak izateko. Haize ordu asko behar dira horretarako, inbertsio ugari egin behar baitira, flotagarriek kostu handiak izango dituztelako. Ez dago argi kosta guztietan haize ordu nahikoa dagoen». Horregatik, Hormaetxeren iritziz, «Espainian, lehen parke eoliko flotatzaileak Kanaria uharteetan ezarriko dira».
Iberdrolako Javier Garciak olatuak ere aipatu ditu oztopo gisa. «Euskal kostaldea oso leku zaila da olatuen ikuspegitik, eta baliabide gutxi ditu. Seguruenik, denbora beharko da euskal kostaldean proiektu flotatzaile bat garatzeko maila komertzialean».
Bizkaiko golkoko uretan, oraindik ez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu