BILBO. 30 enpresa handik bulegoak irekiko dituzte Bilboko Bizkaia dorrean, BBVAren egoitza izandakoan, Bizkaiko Aldundiak sortuko duen ekintzailetza zentroan. 2018an, diputazioak bulego batzuk jarri zituen han; iazko maiatzean, Primark arropa konpainiak denda bat ireki zuen, eta, zazpi hilabete barru, BAT B Accelerator Tower ekintzailetza zentroa jarriko dute martxan.
2018tik, eraikina Angelo Gordon funtsaren esku dago, baina saltzeko asmoa agertu du. Aldundia da maizter nagusia, eta beste lau solairu hartuko ditu orain. Bere nahia da izaera teknologikoa duten enpresa berriak «sortzeko eta bizkortzeko» gunea izatea BAT. PwC aholkularitzak kudeatuko du, eta han izango dira, besteak beste, Iberdrola, Petronor, Repsol, BBVA, Santander, Kutxabank, Laboral Kutxa, CAF, Mondragon eta Tubacex.
Aldundiak 2018an agertu zuen han ekintzailetza zentro bat sortzeko asmoa, baina proiektua atzeratu egin da lizitazioan izandako arazoengatik.
Bizkaia dorrean 30 enpresak izango dute bulegoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu