Bizitzeko errenta jasotzeko 4.741 eskaera

2020ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
MADRIL.Hamar egunetan, Espainiako Gizarte Segurantzak bizitzeko gutxieneko diru sarrera jasotzeko 4.741 eskaera jaso ditu Hego Euskal Herritik. Horietatik ia erdiak Bizkaitik egin dira (2.291), eta Nafarroan ere milakoa gainditu dute (1.007). Gipuzkoan 801 pertsonak eskatu dute sarrera berria, eta Araban 642 eskaera izan dira.

Eskaera horiek Gizarte Segurantzak jaso ditu behin-behinean, haien kudeaketa Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari ematen dien mandatua ez dagoelako prest. Bizitzeko gutxieneko diru sarreraren lehen ordainketa atzo egin zuen Gizarte Segurantzak. Dirua jasoko dutenei ofizioz aitortu zaie laguntza, beren kargu seme-alabak izateagatik laguntza jasotzen zutenei, hain zuzen. Aldaketa hori izan dute 65 jasotzailek Hego Euskal Herrian.

Bestalde, Mari Carmen Maeztu Nafarroako Eskubide Sozialen kontseilariak esan du errenta bermaturako aurrekontua 110-115 milioi euro artekoa izango dela aurten, krisiarekin eskatzaileen kopurua handitu egingo baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.