Erretreten erreformaren aurkako protestekin jarraitzen dute sindikatuek, eta, gaur goizean, 40 minutuz blokeatu dute Biriatuko ordainlekua.
Ilarak sortu dira autobidean.
08:00 aldera, Frantziako Poliziak errepidetik kanporatu ditu protestariak. Bidea zabaldu dute, baina polizia ugari dabil Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan.
Biriatuko ordainlekuan parez-pare polizia eta manifestariak. #ErretretaErreformapic.twitter.com/rUf3EaSca8
— Euskal Irratiak (@euskalirratiak) March 20, 2023
Protestariak, ondoren, Hendaiako Intzura industrialdera joan dira, eta horra sartzeko bidea blokeatu dute.