Biolurren esanetan, «ekologikoaren alde egin du askok»

2022ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Energiaren krisia dela eta, azken hilabeteotan elikagaien ekoizpenean diharduten lantegi askok beren ekoizpena murriztu edo gelditu behar izan dute. Eredu konbentzionaletik at lan egiten duten nekazaleen kasua, baina, bestelakoa da. Olaberriko Etxeberrigoikoa baserriko eta Biolur Gipuzkoa nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren aldeko elkarteko zuzendari Judit Garciak adierazi dio BERRIAri argindarraren igoeraren ondorioak pairatu badituzte ere «egonkor» mantendu direla.

Garciak dioenez, pandemian izan zuten handitzea, eta, ordutik, egonkortu egin da elikagai ekologikoen kontsumoa. Oro har, haur txikiak dituzten bikote gazteek kontsumitzen dituzte elikagai ekologikoak gehien. Biolurreko zuzendariaren arabera, talde horrek «hausnarketa sakona» egin du kontsumo ereduaren inguruan, eta «ekologikoaren alde egin dute herritar askok». Halaber, adineko jendeak «baserriko produktuak» erosteko ohitura duela dio. Gazteen artean, ordea, kontsumoa nahiko txikia dela esan du.

Gainera, gehitu du ekoizle ekologikoek harreman «zuzenagoa» dutela erosleekin, eta, beraz, merkatu konbentzionaleko «faktore espekulatzaileak» ez direla jokoan sartzen: «Gure kasuan, salerosketa oso zuzenekoa da». Datozen hilabeteei tentuz baina emozioz begiratzen die Garciak, izan ere, uste du herritar asko «aktibatzen»ari direla: «Hausnarketarako denbora izan dugu, orain arteko eredu globalizatuarekin jarraitu nahi dugun ala ez erabaki dezakegu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.