SANTURTZI. Bilboko Portuaren edukiera handitu eta trafiko gehiago erakartzeko, erdiko kaiaren lanak egiten ari dira 2016ko azaroaz geroztik. Atzo aurreratu zutenez, lehen faseko lanak aste gutxi barru amaituko dira, aurreikusi baino hiru hilabete lehenago. Erdiko kaiaren lanaren lehen zatiarekin batera, Luzueroko meategi zaharrak egonkortzen ari dira lanen lehen fase horretan, eta portu agintaritzak denetara 74 milioi euro inbertitu ditu lan horiek egiteko.
Portuaren erdialdean egingo duten kaia erabat amaitzen denean, itsasoari 600.000 metro koadro irabaziko zaizkio. Dena den, lanen lehen fasea amaituta, portuak 360.000 metro koadro gehiago izango ditu erabiltzeko moduan. Itsasontzi berriak hartu ahal izateko, hirigintza lanak egitea besterik ez litzateke faltako. 2020rako aurreikusten dute. Proiektu osoa 2023. urterako amaitzea espero da, eta, era horretan, 1992. urtean aurreikusitako portuaren proiektua amaituta legoke.
Bilboko Portuko kai berriko lehen fasea, amaitzear
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu