AEB Ameriketako Estatu Batuetako United Airlines hegazkin konpainiak iragarri duenez, 2025eko maiatzetik lekora hiru hegaldi jarriko ditu Loiuko aireportuaren eta New Yorkeko Newarken artean. Zehazki, heldu den maiatzaren 31n lehen hegaldia eginen dela jakinarazi du.
Hegaldi horren irekitzeko arrazoi turistikoak ere eman ditu konpainiak. Bilbon «arkitektura, kultura eta gastronomia» badirela adierazi du, eta «abangoardiako esperientziak» eskaintzen dituela Bizkaiko hiriburuak, hala nola «Guggenheim museo ikonikoa» eta «pintxo ospetsuak».
Gehitu du Bilbotik hurbil daudela «kostaldeko hiri paregabeak», hala nola «Getxo eta Donostia».